Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
01 de diciembre de 2008
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz
Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea
04 de junio de 2008
Aisialdia
Udako ludotekan izena emateko epea zabalik
Izen ematea Siñar Zubin ekainaren 4tik 13ra eta eta Iturriapurrian hilaren 20an izango da
Umeei udan zehar lagun berriak ezagutu eta euskaraz bizitzeko aukera ezin hobea eskaintzen diete eskarmentu handia duten auzoko bi kultur elkarte hauek.
Iturriapurria elkartearen kasuan, uztailaren 28tik abuztuaren 28ra bitartean eginen du udako ludoteka. Astelehenetik ostegunera, goizeko 11etatik ordu 1etara umeentzako ekimen anitz gauzatuko dituzte. Gainera, umeak ludoteka hasi baino ordubete lehenago eramateko aukera ematen dute, zaintzaileak goizeko 10etarako izanen baitira Auzotegin. Interesa duten gurasoei Auzotegin ekainaren 10eko arratsaldeko 5etan eginen den bilera informatibora joateko gonbidapena egin diete. Ondoren, ekainaren 20an izena emateko eguna izanen da Auzotegin arratsaldeko 6etatik gaueko 9.30era bitartean.
Siñar Zubiren eskaintza
Siñar Zubi federazioak, aurreko urteetan egin duen bezala, abuztuaren 1etik 29ra jarriko du gaztetxoentzako ludoteka martxan. Haur eta Lehen hezkuntzetako 3 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzendua da. Siñar Zubiren ludoteka gaztelaniaz izanen da. Izena ekainaren 4tik 13ra eman beharko da Siñar Zubiren egoitzan, hau da, Elberdin kalean Andraizekoa izandako etxetxo zaharrean. Hori egiteko orduak goizeko 9etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 5.30etik 7.30era bitartekoak izanen dira.
Ludoteka Axular Ikastolan eginen da goizeko 10.30etik ordu 1.30era. Prezio ezberdinak daude: ume batek 70 €; familia bereko bi ume apuntatzen badira, bien artean 100 € ordainduko dituzte; hiru anai-arreba baldin badira, 120 euro izanen dute ordaindu beharrekoa. Horrez gainera, ekonomikoki zailtasunak dituzten familientzat prezio bereziak ipini dituzte. Informazio gehiago jasotzeko, 94813 01 71 telefono zenbakira dei daiteke.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.