Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
01 de diciembre de 2008
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz
Unai Larreategi Euskal Herrian Euskarazeko kidea
24 de abril de 2008
Aste Kulturala
Txantreako Jaien pintura lehiaketa datorren igandean izango da
Auzotegik antolatu ohi duen txapelketa aurten Irubide parkean egingo da
Datorren igandean, hilak 27an, Txantreako Jaiak VIII.pintura lehiaketa izango da auzoko Irubide parkean.
Txantreako Aste Kulturalaren barruan (jaien aurreko astean, alegia) da urtero Auzotegik antolatu ohi duen proba hau.
Aurten lekua aldatzeaz gainera, sariak ere ederki handitu dira. Lehen eta bigarren saria lortzen dutenek 500 euro jasoko dituzte; hirugarren saria lortzen duen pertsonari pintura materiala lortuko du baita laugarrenak ere.
Epaimahaia osatzen duten pertsonak honako hauek dira: Ana Cobos, Hector Urra eta Pedro Marco margolariak, Mikel Okiñena eskultorea eta Txantreako bizilagunen bat.
Izena ematea 6 euroren truke Auzotegi Kultur Etxean, Lopez eta Izko dendetan egin daiteke. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da baina 8 euro ordaindu beharko dira.
Hitzordua, beraz, apirilaren 27an, Irubideko Parkean, goizeko 10etatik 12etara.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Auzotegira ( 948 132211) deitu behar da arratsaldeko 18etatik 21.30ra edota auzotegi@txantrea.net helbidera idatzi.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.