05 de octubre de 2007

SiñarZubi

Haur eta gaztetxoentzako jardueren eskaintza SiñarZubiren eskutik

Ludoteka, gazte kluba, natura ikastaroak, txangoak…

Urtero bezala, hasi berri den ikasturte honetarako SiñarZubi haur eta gazte federazioak jarduera anitz antolatu du. Jarduerak astean zehar eta asteburuetan egingo dira. Eskaintza zabala eta oparoa da: Ludoteka (euskaraz eta gazteleraz), gazte kluba, natura ikastaroak, txangoak, aisialdiko monitore ikastaroa eta ekaineko kanpamentua eta opor ludotekak.

SiñarZubi haur eta gazte federazioa auzoko zazpi elkartek osatzen dute: Ludoteca Chavotxiki, Iturriapurria ludoteka, Betigazte gazte zentroa, Zutarri Mendi Taldea, A.J. San Cristobal eta Askagintza. Iruñeko Udalarekin duen itunaren bitartez, SiñarZubik garatzen du haurtzaroaren babes integraleko programa auzoan.

Haur eta gazte ekintzak

Ikasturtean zehar euskarazko eta gaztelaniazko ludotekak izango dira. Euskarazko ludoteka larunbatero egingo da Auzotegin eta Andere Txokoan (lehengo Andraizen). Horretaz Iturriapurria ludoteka arduratuko da. Gaztelaniazko ludotekan, aldiz, ostiral edota larunbat goizetan parte hartu ahal izango da, Andere Txokoan, Chavotxikiren eskutik.

Zirkuaren munduan murgiltzeko aukera ere emango diete haur eta gaztetxoei (Iturriapurria). 9 urtetik 12 urtera bitartekoek egin ahal izango dute euskarazko jarduera hori, Auzotegi edo Eunaten. Adinaren araberako taldeak eratzea espero da, bakoitza ordu eta egun zehatzetan aritzeko. Astean zehar izango dira saioak.
Betigazte zentroak Gazte Kluba gauzatuko du larunbat eta igandeetan, 17.00etatik 20.00etara. Bi taldeok osatuko dituzte: 8-15 urte bitartekoena eta 15 urtetik gorakoena. Gazte Klubak Salestarren egoitzan izango du lokala.

Bestalde, Zutarri Mendi Taldeak eskaintza zabala aurkezten du. Alde batetik, natura ikastaroa: espeleologia, fauna… eta, bestetik, ingurumenaren gaineko jarduerak. 15 urtetik gorakoei zuzenduak dira horiek. Ostegunetan, 20.00etatik 21.30era, Andere Txokoan.

Gainera, txangoetara joateko aukera izango dute auzoko haur eta gazteek. Bi adin tartetan banatuta. Gazteen taldean 15-22 urtekoei emango zaie lehentasuna. Igandeetan egingo dira txangoak eta egutegia Zutarrin eskatzen ahal da. Txikiagoen taldean, 6-15 urte bitarteko haur eta gazteak arituko dira. Denek batera egingo dituzte jarduerak, baita adin tarteak zehaztuta ere. Lehen irteera azaroaren 11n eta bigarrena datorren urteko udaberrian izango dira.
16 urtetik gorako gazteentzat aisialdiko monitore izateko ikastaroa prestatu dute. Hiruhilabetero asteburu osoko saio bat egingo dute, teoria lantzeko. Hilero larunbat batean ere egingo dute saioa. SiñarZubi Federazioak Maiatzaren 1aren plazan duen egoitzan izango dira saio horiek.

Azkenik, Aste Santuko oporretan eta ekainean kanpamenduak egingo direla aipatu behar da, baita udako ludotekak ere. Zehazki, udaberriko oporretan eta ekaineko eta abuztuko azken astean izango dira. Adin tarteak honakoak dira: 6-9 urte bitartea, 9-12 urte bitartea eta 3-12 bitartea.

Edizio hau ixteko orduan, jarduera batzuen ordutegi eta egunak zehazteke zeuden. Beraz, informazio gehiago eskuratzeko edota edozein zalantza argitzeko SiñarZubi Federaziora jo daiteke (948 13 01 71).

Iniciativa vecinal, Infancia, Juventud, Tiempo libre

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.