20 de septiembre de 2007

Ikastaroak

Azaroan, ikastaro trinkoak Auzotegi Kultur Etxean

Izena emateko epea azaroaren 15ean bukatuko da

Txantreako Auzotegi Kultur Etxetik, azarotik aurrera antolatu dituzten ikastaro trinkoen berri eman nahi digute. Izena emateko epea azaroaren 15ean bukatzen da.

Hauexek dira Auzotegik eskeiniko dituen ikastaroak:

-. Larru lanketari hurbilpena:  Azaroa eta abenduko larunbat desberdinetan, larruarekin karterak, lepokoak,
lapitz-zorroak etabar eginen dituzte. Talde murritzak. Ikasleen nahietara egokitzeko aukera. Monitorea: Imanol (auzoko eskulangilea).

-. Bateria : Aritz Gonzalez, auzoko bateriajolearen eskutik, danbor eta platerren artean, erritmoen ohianean murgiltzeko aukera izanen dugu. Talde murritzak (2 – 3 lagun ).

-. Zanpanzarra: Txantreako Zanpanzar taldeak, bere 10. urteurrenaren ospakizunen artean, eta taldea jende
berriarekin indartzeko asmoz, zanpanzarrarekin aritzen ikasteko, ikastarotxo bat prestatu du. Orain apuntatzen
direnak, Txantreako Jaietan bere lehen kalejira burutuko dute.

-. Pintura tailerrari hurbilpena: Auzotegiko “Tailer irekiatik”, ikastaro trinko hau eskeintzen da. Belen Arevaloren eskutik, arte plastikoaren ekoizpenak duen alderdi praktikoagoari hurbilduko dira (nola egin soporteak, margoen prestaketa, gaien aukeraketa... ) hiru monografiko izanen dira (lehenengoa azaroan, bigarrena abendua eta hirugarrena urtarrilean), eta bakoitzak hiru egun iraunduko du. Nahi duenak, Auzotegiko Tailer Irekiaren barruan, praktikatzen jarraitzeko aukera izanen du.

Bestalde, pasa den ikasturtean hasitako “Literatura tailer irekiarekin” jarraituko dute. Silvana Garaffa Ibarra eta Carlos Sendra Baquedano aurtengo moderatzaileak izanen dira eta Auzotegiko Liburutegian egingo da. Hauexek dira datozen hitzorduak: Urriak 25, Azaroak 8 eta Azaroak 22.

Cultura, Tiempo libre

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.